Eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT)

[zerbitzuak]

EIT (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa) berrikuspen tekniko bat da, ikuskapen bisualaren bidez eraikinen kontserbazio-egoera ezagutzeko aukera ematen duena, dauden arazoak hautemanez eta etorkizunean kalte edo kostu handiagoak saihesteko irtenbideak proposatuz. Txostena osatzeko, eraikinaren energia-eraginkortasuna eta irisgarritasun-baldintzak aztertu dira.

50 urte edo gehiagoko eraikinen kasuan, nahitaezkoa da EIT 2018ko ekainaren 27a baino lehen egitea. Data horretatik aurrera, 50 urte betetzen dituzten eraikinek urtebeteko epea izango dute txostena prestatzeko. Era berean, ezinbestekoa da EITa aurkeztea birgaitzearen, energia-eraginkortasunaren eta irisgarritasunaren arloko laguntza publikoak eskuratu ahal izateko.

Azterketa hori eraikinaren egoera ona eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzera bideratuta dago, eta 10 urtean behin berritu behar da, betiere arkitekto edo arkitekto tekniko batek egin behar duelarik.

01.

Ikuskapena prestatzea, dagoen dokumentazioa eta aplikatu beharreko araudia berrikustea

02.

Begiz, kanpotik eta barrutik ikuskatzea

03.

Tresna espezifikoak erabiliz patologiak aztertzea

04.

Txostena egitea

05.

Bezeroari txostena aurkeztea ekintza-plana proposatzeko

06.

Udalari txostena aurkeztea

[KONTAKTUA]

JARRI HARREMANETAN GUREKIN
ETA KONTSULTATU

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.