Eraikinek, ibilgailuek, etxetresna elektrikoek edo guk geuk bezala, nolabaiteko mantentze-lanak behar dituzte. Garrantzitsua da gure etxeak behar bezala kontserbatzea, fatxadetan, teilatuetan eta gainerako instalazioetan egin beharreko berrikuntzak edo konponketak eginez.
Gainera, gaur egun, mantentze-lan horiek aukera ematen dute hainbat espazio eta ibilbidetarako irisgarritasuna errazteko, bai eta eraikinaren inguratzailea hobetzeko ere, isolamenduak erabiliz haren energia-eraginkortasuna areagotuz.